Danubioko Limesa

Antzinate berantiarreko Finningen gaztelua (Burgus von Finningen), Neu-Ulm barrutia, Bavaria, Alemania. M. Mackensenen ikerketetan oinarritutako marrazkia.

Danubioko limesa (alemanez: Donaulimes), Danubio arroaren inguruan erromatarrek eraiki zuten muga militar edo limak dira, Bavariako egungo Alemaniako estatuan, Austrian, Eslovakian, Hungarian, Kroazian, Serbian, Bulgarian eta Errumanian, Danubio ibaian.

Danubio ez zen beti eta leku guztietan muga izan, eta erromatarrek iparraldera edo hegoaldera eraman zuten muga behar militarren arabera, lortutako konkista militarren arabera, baina leku askotan iraun zuen defentsa-egitura iraunkor samar gisa denboraldi luzean. Muga zaintza-dorre, legio-kanpaleku (castra) eta gotorleku txikiekin-ekin (castella) zaintzen zuen Inperioak. Danubio azpiko muga zen. Ibaiaren emari handiak direlako, eta ertzetako lur zingiratsuak izan ohi direlako, ez zuten harresirik eta lubanarrorik behar izan inguru horretan, baina ibaia igaro zitekeen lekuetan, ibietan, gotorleku eta guardia-postu batzuk eraiki ziren.

Kanpalekuak I mendearen erdialdean eraiki ziren. Hasieran, kanpalekuak zurezko hormak zituzten eta lubanarroz inguratuak zeuden, baina geroago, Trajanoren agindupean, harrizko hormez itxi ziren.

Errepide erromatar bat, Danubio bidea (latinez: Via Istrum), limes-ean eraiki zuten, eta bertako estazioak, kanpalekuak eta gotorlekuak lotu zituen Danubioko deltaraino.[1]

2021ean, Danubioko limes-eko mendebaldeko segmentua UNESCOren Mundu Ondarearen Zerrendan sartu zen, "Inperio Erromatarraren mugak" izeneko Mundu Ondarearen barruan.[2]

  1. The widespread name for the lower courses of the Danube river in Roman times was the Ister.
  2. «Frontiers of the Roman Empire – The Danube Limes (Western Segment)» UNESCO World Heritage Centre (United Nations Educational, Scientific, and Cultural Organization).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search